213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Ordenantza, Kiroldegiko boulder eremuaren erabilera
arautzen duena. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2013ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi du Kiroldegiko boulder eremuaren erabilera eta hura erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2013ko urriaren 30ean.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1315123