2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
9. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Obanosko Udalak 2013ko urriaren 25eko osoko bilkuran erabakita, 9. aldaketa onetsi zen hasiera batean 2013ko aurrekontuan. Kreditu berezia egiteko da, erabilera publikoko berdegunea izan dadin 279. lurzatia erosteko kapitaleko gastuen inguruan.
Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Obanosen, 2013ko urriaren 28an.–Alkatea, Jesús María Puy Lanas.
Iragarkiaren kodea: L1314992