2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
2 eta 3. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2013ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, Miranda Argako Udalaren 2013ko aurrekontu orokorrean 2 eta 3/2013 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2. ALDAKETA 2013KO AURREKONTUAN
GASTUAK:
6. kapitulua: 21.277,94 euro goititzea.
Kreditu berezien aldaketa, guztira: 21.277,94 euro.
DIRU-SARRERAK:
7. kapitulua: 21.277,94 euro goititzea.
Diru-sarrerak, guztira: 21.277,94 euro.
3. ALDAKETA 2013KO AURREKONTUAN
GASTUAK:
6. kapitulua: 22.000,00 euro goititzea.
Kreditu berezien aldaketa, guztira: 22.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua: 22.000,00 euro goititzea.
Diru-sarrerak, guztira: 22.000,00 euro.
Miranda Argan, 2013ko urriaren 28an.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1315041