1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Ondoko proiektua jendaurrean jartzea: Montes del Cierzoko parke eolikoaren handitzearen udalez gaindiko balorazio txosten partziala.
Montes del Cierzoko parke eolikoaren handitzeari buruzko udalez gaindiko balorazio txosten partziala egiteko eta berritzeko prozeduran, batzorde mistoak, 2013ko urriaren 23an egindako bilkuran, jendaurreko tramitea egitea erabaki zuen, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 37.3 artikuluan xedatukoarekin bat.
Horren arabera, eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duen irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 40.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, aipatu balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoko idazkariak.
ERABAKI DU:
1. Jendaurreko epea irekitzea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egunez, edozein pertsona fisikok edo juridikok Montes del Cierzoko parke eolikoaren handitzeari buruzko udalez gaindiko balorazio txostena partzialaren proiektua aztertu dezan ukitutako udal bakoitzeko bulegoetan, eta alegaziok idatzita aurkez ditzan, batzorde mistoari zuzenduta (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua, Karlos III.aren etorbidea, 4, beheko solairua, 31002 Iruña). Aipatu udaletako bulegoetan aurkezten ahalko da, baita Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (horien zerrenda ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan jaso zen, 2002ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegoetan ere.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ukitutako udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea.
Iruñean, 2013ko urriaren 23an.–Idazkaria, Javier Lachén Barbería.
Iragarkiaren kodea: F1314923