2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Aldaketa, Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean
eta zorupean interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Ledeako Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkezten ez badu, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
Ledean, 2013ko urriaren 28an.–Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1315087