213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Aldaketa, Egurtegien eraikuntza arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Lanzko Udalak, 2013ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Egurtegien eraikuntza arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Egurtegien eraikuntzaren gaineko ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lantzen, 2013ko urriaren 28an.–Alkatea, David Mariñelarena Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L1314943