213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Alkatetza bertze baten esku uztea

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2013ko urriaren 21ean. Hona testu osoa:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Funesko udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde M.ª Ángeles Domínguez Teres eskuordetzea, Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, aurtengo azaroaren 4tik 10era, biak barne, eginkizunak berriz ere bere gain hartuko baditu ere aldizka agertuz gero edo lehenago itzuliz gero.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Eskuordetze honen berri ematea Osoko Bilkurari, lehen aldiz biltzen denean.

Laugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2013ko urriaren 21ean.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.

Iragarkiaren kodea: L1314973