213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

771/2013 EBAZPENA, urriaren 9koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “Centro de Formación Politécnica” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren baimenaren iraungipena deklaratzen duena, bere jarduera bertan behera uzteagatik.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egindako txostena, non jakitera ematen duen Iruñeko “Centro de Formación Politécnica” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak bere jarduera bertan utzi duela 2013ko uztailaren 4an, 2012-2013 ikasturtea bukatzean.

Ikusirik uztailaren 15eko 602/2013 Ebazpenaren bidez iraungi zela ikastetxeak Hezkuntza Departamentuarekin zuen hezkuntza ituna, eta ikasleak beste ikastetxe itundu batean eskolatu ahal izan direla, eta hartan jarraituko dituztela beren jarduerak.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 21. artikuluan ezarritakoaren ondorioz,

Eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Ikastetxe honen baimenaren iraungipena deklaratzea, bere jarduera bertan behera uzteagatik, eta Nafarroako Gobernuko Ikastetxe Ez-unibertsitarioen Erregistroan baja ematea, 2013ko uztailaren 4tik aurrerako ondorioekin. Hona hemen haren erregistroko datuak:

Ikastetxearen kodea: 31008189.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: “Centro de Formación Politécnica”.

Titularra: Centro de Formación Politécnica, Sociedad Anónima.

Helbidea: Zaragozako etorbidea, 23.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Eskaintzen zituen irakaskuntzak: Erdi mailako Lanbide Heziketako “Laguntza soziosanitarioa” heziketa zikloa, 2 unitate eta 58 ikaspostu zituela, eta Goi mailako Lanbide Heziketako “Haur Hezkuntza” heziketa zikloa, 4 unitate eta 129 ikaspostu zituela.

2. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2013ko urriaren 9an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1314137