213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa xehakatua Ezkabarteko Udal Planean. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2013ko urriaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntuala Ezkabarteko Udal Planeko determinazio xehakatuetan, hau da, Hirigintzako araudi orokorreko 68. artikulua aldatzea, Ezkabarteko Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespena eta haren hirigintza arauak.

Ezkabarten, 2013ko urriaren 15ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Aldaketa

68. artikulua.

“Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua.

1. Gorde beharreko lurzoruaren azpikategoria hau osatzen dute nekazaritzako kalitate ertaina duten lurzoruek, baita abeltzaintza estentsiborako aprobetxatzen diren belardiek eta larreek okupatzen dituzten lurrek ere.

2. Gordetze araubidea.

Guneen inguruko lurretan (150 metroraino) gordetze araubide zorrotzagoa ezarri da, guneen etorkizuneko hazkundea, egitura edo irudia kolokan ez jartzeko.

Lur horiek gordetzeko araubidea honakoa izanen da:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Debeku dira erauzteko jarduerak.

–Zilegi izanen da lur mugimendua dakarten beste ekintzak baimentzea.

–Nekazaritzako ustiategiak hobetzeko lur mugimendu txikiak onartuko dira.

–Gainerako jarduerak onartzen dira.

b) Eraikuntzako jarduerak.

Honako hauek baimentzen ahalko dira: eraikin horiek jaso baino lehen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan aurreikusi hirigintzako baimena tramitatuko da:

–Abeltzaintzarako eraikinak.

–Finkaren izaerarekin, tamainarekin eta erabilerarekin bat datozen nekazaritzako ustiategietarako diren eta horiei loturik dauden eraikuntza eta instalazioak, eta mintegi eta berotegiak.

–Herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak.

–Lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu, dotazio edo zerbitzuetarako behar diren eraikin eta instalazioak.

–Lurzoru urbanizaezinean gauzatu beharreko industria jarduerak.

–Azpiegiturak.

–Galarazita daude baratzezaintzari sostengu emateko eraikuntza eta instalazioak eta aisiarako eraikuntzak.”

Iragarkiaren kodea: L1314366