2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2014ko ekitaldirako aldaketa, ordenantza fiskaletako
tarifetan eta testuetan. Hasierako onespena
Udalak, 2013ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Aldaketak hasiera batean onestea ordenantza fiskal hauetako tarifa, prezio publiko eta testuetan:
–Establezimenduak irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Udalaren lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala
–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Kamioiak aparkatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Udalaren Musika Eskolako irakaskuntza zerbitzua erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Eraikinak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko hirigintza lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.
–Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Doneztebeko Udalaren ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
2. Aipatu ordenantzak jendaurrean edukitzea 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, kontuan harturik tramite egintza dela eta, beraz, ez dela behin betikoa administrazio bidean.
3. Arestiko puntuan zehaztutako epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iraganez gero, ordenantza berriak eta lehenago onetsitako ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsitzat hartuko dira, eta legezko tramiteak bete ondotik, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.
Hori horrela bada, legezko ondorioak sor ditzan, gertatutako hori eta aldatutako ordenantzen behin betiko testua argitara emanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.
Donezteben, 2013ko urriaren 29an.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.
Iragarkiaren kodea: L1315083