2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2014. urteko karga-tasak
Udalak, 2013ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, ondokoa erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:
1. Udal Administrazio eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziak egindako proposamenak onestea. Beraz, honako zerga-tasa hauek ezarri dira 2014rako.
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2080, katastroko balio gordinen gainean.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8000, katastroko balio gordinen gainean.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,50, obraren egiazko kostu osoaren gainean. (Obra gauzatzeko aurrekontua).
–Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zerga.
A) Zerga honen oinarria zehazteko indizeak honako hauek izanen dira, igoera gertatzen den denboraren arabera.
1.–Urte batetik bortz urte bitarte: %2,35.
2.–Hamar urte bitarte: %2,24.
3.–Hamabortz urte bitarte: %2,13.
4.–Hogei urte bitarte: %2,13.
B) Zergaren tasa, tarte guztietarako eta urteen arabera, %14,55 izanen dela ezartzea.
–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. %40ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei (aplikatzekoa den indizea: 1,40).
2. Erabaki honek, administrazio bidean irmoa baita, 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta hala egonen da, aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea. Haren kontra errekurtso hauetariko bat aurkezten ahalko da:
1.–Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Donezteben, 2013ko urriaren 29an.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.
Iragarkiaren kodea: L1315082