2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Burlatako katastroko 2. poligonoko 17. lurzatiaren
(Zalduko kalea, 2) garapenerako Plan Berezia. Hasierako onespena
Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu batzarrak, 2013ko urriaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. poligonoko 17. lurzatiaren (Zalduko kalea, 2) garapenerako Plan Berezia. Xedea da pertsona guztiendako irisgarritasuna eta diseinua bermatzea. Proiektua Zalduko kaleko 2ko jabeen elkarteak aurkeztu du, Carlos Urzainqui Domínguezek prestaturik, 2013ko urriaren 1eko datarekin.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 a) artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Burlatan, 2013ko urriaren 24an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1314959