213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

4/2013 aldaketa 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Behin betiko onespena

Udalak, 2013ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, 4. aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2013ko aurrekontuan. Erabakia 2013ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kredituaren sorrera diru-sarrera bidez, 32. espedientea

1 3132 22611.–Osasunaren prebentzio eta sustapenerako jarduerak: 5.085,00 euro.

1 45511.–Nafarroako Gobernua, osasunaren sustapena: 5.085,00 euro.

Kreditu transferentzia, 33. espedientea

1 4220 62300.–Ikastetxe publikoa hobetzeko obrak: 6.195,34 euro.

1 4322 62201.–Obrak udal lokaletan: -6.195,34 euro.

Kredituaren sorrera diru-sarrera bidez, 34. espedientea

1 4220 62300.–Ikastetxe publikoa hobetzeko obrak: 6.093,78 euro.

1 75503.–Nafarroako Gobernua, obrak ikastetxe publikoan: 6.093,78 euro.

Kreditu berezia, 35. espedientea

1 4330 62100.–Berriozarko etorbideko eta Ardantzeta karrikako argiak berritzea: 221.897,69 euro.

187100.–Diruzaintzako gerakina baliabide lotetsietarako: 66.897,97 euro.

175501.–Nafarroako Gobernuaren ekarpena, argiak berritzeko:
154.999,72 euro.

Finantzaketa, guztira: 221.897,69 euro.

Kreditu transferentzia, 36. espedientea

1 1210 22603.–Aholkularitza juridikoa etab.: 11.000,00 euro.

1 2220 12000.–Udaltzainen ordainsariak: -11.000,00 euro.

Kreditu berezia, 37. espedientea

1 4220 48900.–Berriozarko DBHIko jardueretarako diru-laguntzak: 4.000,00 euro.

1 4220 48900.–Jardueretarako eta hezkuntzako sarietarako diru-laguntzak: -4.000,00 euro.

Berriozarren, 2013ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L1315059