213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko
2013ko bigarren seihilekoko kontribuzioa

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2013ko bigarren seihilekoa borondatez ordaintzeko epea 2013ko azaroaren 21ean bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2013ko azaroaren 21ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2013ko urriaren 30ean.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1315117