2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
2014ko karga-tasak
Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten udal zergetako karga-tasak finkatzea erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz. Hona hemen:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2951.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8000.
–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ): gutxieneko tarifak.
–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: %2.75 (%2 BOE).
–Lurren Balio Igoeraren gaineko Zerga: gutxieneko portzentajeak eta karga-tasak.
–Tasak eta prezio publikoak: espedientean agertzen direnak.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, onespena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu ondoko hilabetearen barrenean.
Arroitzen, 2013ko urriaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1314958