213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

2014ko ekitaldiko karga-tasak

Arasko Udalak, 2013ko irailaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Jaun alkateak parte hartzaileei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra, 2014ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haren ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita,

Lehenbizikoa.–2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea.

  • Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,416.
  • Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,80.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.
  • Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko indizea, 2,2. %15eko karga-tasa.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,4.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Arasen, 2013ko urriaren 21ean.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1315096