213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Funtzionario bilakatzea

Añorbeko Udalak, irailaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Añorbeko Udalak, 2013ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen funtzionario bilakatzeko prozesua hastea, Nafarroako Administrazio Publikoetan lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean xedatuaren babespean.

Aurreko erabakia 2013ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean, eta Javier Aizcorbe Monreal jaunak behar den eskabidea aurkeztu du horretarako eman den epean.

Kontuan harturik maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legea; Udalak, uztailaren 5eko Osoko Bilkuran hartu erabakia; Añorbeko Udalaren zerbitzuko langileen Plantilla Organikoa; jasotako eskabidea eta Idazkaritzaren txostena, Añorbeko Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau,

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan funtzionario gisa sartzea, ondorio ekonomiko eta administratiboak 2013ko irailaren 27tik aurrera dituela, Udal honetako lan-kontratudun finko Javier Aizcorbe Monreal jauna, erabaki honen I. eranskinean ageri den bezala.

Bigarrena.–Aipatu funtzionarioa Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuko araubideari atxikia geldituko da edo aplikagarri zaion arautegian, I. eranskinean zehaztutako lanpostuaren maila, gradu, antzinatasun eta lanpostuarekin.

Hirugarrena.–Funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko dute orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.

Laugarrena.–Langile hauei aplikatuko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.

Bosgarrena.–Erabaki hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta adieraztea interesdunari erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Añorben, 2013ko urriaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

I. ERANSKINA

Izen-deiturak: Aizcorbe Monreal, Javier. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Antzinatasuna: 2008-01-23.

Iragarkiaren kodea: L1314448