2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Antzingo Udalak, 2013ko irailaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea Antzingo Udalaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.
Jendaurreko epea iraganik inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Antzinen, 2013ko urriaren 28an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.
Hirugarren xedapen iragankorra
(onetsitako idazketa berria)
Itxitura perimetralak izateagatik edo aurreikusi baino neurri handiagoko hilarri, lauza, panteoi, ehorzketa-monumentu eta gisakoak izateagatik ordenantza honetan (23. artikulua) ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten lurreko hilobietan, elementu horiek mantentzen ahalko dira, baita kontzesio berria edo luzapena dagoelarik ere, araudi orokorrera egokitzeko gomendioa egiten bada ere.
Iragarkiaren kodea: L1314968