212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2014rako aldaketa, ordenantza fiskal, zerga-tasa
eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2013ko urriaren 25eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aldaketak udal zerga, prezio publiko eta tasa batzuk arautzen dituzten Barañaingo Udalaren ordenantza fiskaletan; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen determinazioak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa betez, aipatu bilkurari dagokion espedientera bildutako agiriekin bat etorriz.

Barañaingo Udalak aipatu osoko bilkura horretan orobat onetsi zuen ondoan zehazten den karga-tasa, nahitaez ordainarazi beharreko honako zerga honi dagokiona:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako zerga-tasa %0,280 izanen da urtean.

Aipatu legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da gutienez ere 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten, ordenantza fiskaletako aldaketaren hasierako onespenari buruz. Hura behin betikoa bilakatuko da jendaurreko aldian inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten.

Aurrekoa gorabehera, jakinarazten da ezen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, aipatu osoko bilkura horretan onetsitako karga-tasaren kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal dela, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2013ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1314909