212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Enkantea egiteko deialdia. 209/2013 hipoteka betearazpena

Edurne Miranda de Ortiz de Latierro andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkaria.

Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra S.C Limitada de Créditoren izenean eta hori ordezkatuz, 0000209/2013 hipoteka-betearazpenaren prozedura bideratu da, Jesús Urzaiz Ibáñezen eta Rufino Ibáñez Aguirren aurka, eta erabaki da honako ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea:

Hiri finka; industria nabea eta ondoko lur estali gabea, Tuteran kokatuak (Canraso industrialdea, zeharbidea, 4); azalera 951m²-koa da. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan dago erregistraturik, 3581. liburukian, 1052. liburuan, 217. orrian (30870. finka).

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 226.000 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2013ko abenduaren 18an, 10:00etan, organo honetan.

Enkantearen baldintzak eta informazioa:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 8538 80 9999999999 kontuan (5049 0000 06 0209 13 zenbakia adieraziz) finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian iragartzea.

8. Enkantea egin aurreko hogei eguneko epean, edozein interesdunek eskatzen ahalko dio epaitegiari hipotekatutako higiezina ikusi ahal izatea.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean, ohiko leku publikoetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta horrela jasota gera dadin, ediktu hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko urriaren 7an.–Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1314356