212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 103/2013 epaia

Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Juan José Pérez Cañadasek eskaturik, adostu gabeko dibortzioaren gaineko familia-autoak bideratzen ari dira epaitegi honetan Josénilda Bispo Dos Santosen aurka. Haien barrenean, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da urriaren 8an:

103/2013 epaia.

Epaile magistratua: Ángel Manuel de Pedro Tomás.

Barruti judiziala: Tutera (Nafarroa).

Eguna: 2013ko urriaren 8a.

Alderdi demandatzailea: Juan José Pérez Cañadas jauna.

Prokuradorea: Inmaculada Gil Gil andrea.

Abokatua: Eva Rodríguez Sola andrea.

Alderdi demandatua: Josénilda Bispo dos Santos andrea.

Auzi-ihesean.

Judizioaren xedea: adostasun gabeko dibortzioa.

Xedapen zatia:

Juan José Pérez Cañadas eta Josénilda Bispo dos Santos senar-emazteen dibortzioa dekretatzen da, Kode Zibilaren 102. artikuluan aurreikusitako ex lege ondorioekin. Ezkontza bidezko lotura desegin da epaia irmo bihurtzen denetik, eta ondorioak izanen ditu hirugarrenentzat erregistro zibilean inskribatzen denetik aurrera.

Ez da kostuetarako kondenarik egiten.

Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.

Ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ángel Manuel de Pedro Tomás jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak. Fede ematen dut.

Epailea.–Idazkari judiziala.

Eta Josénilda Bispo Dos Santosi legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko urriaren 15ean.–Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1314355