212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 102/2013 epaia

Edurne Miranda de Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Clara María Rodrigues Coelhok eskaturik, adostu gabeko dibortzioaren gaineko familia-autoak bideratzen ari dira epaitegi honetan Miguel Muñoz Bacigaluperen aurka. Haien barrenean, hitzez hitz hauxe dioten ebazpena eta/edo zedula eman dira 2013ko urriaren 8an:

102/2013 epaia.

Epaile magistratua: Ángel Manuel de Pedro Tomás.

Barruti judiziala: Tutera (Nafarroa).

Eguna: 2013ko urriaren 8a.

Alderdi demandatzailea: Clara María Rodríguez Coelho andrea.

Prokuradorea: Javier Martínez González jauna.

Abokatua: Izaskun Ciria andrea.

Alderdi demandatua: Miguel Muñoz Bacigalupe jauna.

Auzi-ihesean.

Judizioaren xedea: adostasun gabeko dibortzioa.

Xedapen zatia:

Clara María Rodríguez Coelho eta Miguel Muñoz Bacigalupe senar-emazteen dibortzioa dekretatzen da, Kode Zibilaren 102. artikuluan aurreikusitako ex lege ondorioekin. Ezkontza bidezko lotura desegin da epaia irmo bihurtzen denetik, eta ondorioak izanen ditu hirugarrenentzat erregistro zibilean inskribatzen denetik aurrera.

Ez da kostuetarako kondenarik egiten.

Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.

Ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ángel Manuel de Pedro Tomás jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak. Fede ematen dut.

Epailea.–Idazkari judiziala.

Eta Miguel Muñoz Bacigaluperi legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko urriaren 15ean.–Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1314354