212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2013ko seihilekoko kontribuzioaren ordainketa

Egutegi fiskalak ezartzen duen gisan, Udalbatzak 2012ko azaroaren 29ko osoko bilkura arruntean onetsi baitzuen (2013ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 18oa), azaroaren 5ean kobratuko dira lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren bigarren seihilekoko ordainagiriak.

Helbideratu gabeko ordainagirien ordainketa Nafarroako Rural Kutxan diru-sarrera eginez egin beharko da, azaroaren 30a baino lehen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2013ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1314932