212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 86/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Titulu judizialak betearazteko 86/2013 prozeduran ebazpena eman da 2013ko uztailaren 3an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Tudeteka, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela 3 eguneko epean.

Iruñean, 2013ko urriaren 18an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1314647