212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 705/2013

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 705/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Satorleku, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, 2014ko martxoaren 11n, 11:55ean, 103. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin adiskidetze ekitaldia eta/edo judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Eta 2013ko irailaren 30ean emandako metatzeko autoa Satorleku, S.L.ri legez jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2013ko urriaren 24an.–Idazkari judiziala, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1314887