212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 397/2013

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 397/2013 prozesuan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Noain Exclusivas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela 5 eguneko epean.

Iruñean, 2013ko urriaren 21ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1314824