212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1066/2012 ofiziozko prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0001066/2012 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Zitazioa egiten zaio adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik, 2014ko uztailaren 24an, 10:45ean, 104. judizio aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan).

Eta Tranzaragoza Soc. Cooperativari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.

Iruñean, 2013ko urriaren 11n.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1314370