212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 864/2013 prozedura

Maite Arenaza Sarasola, Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Epalza prokuradore jaunak eskaturik, Francisco Tolosa Barandiaránen izenean eta hura ordezkatuz, ondoko finka immatrikulatzeko 864/2013 prozedura bideratzen da epaitegi honetan:

Hiri lurzatia, Aresoko (Nafarroa) udal mugapean kokatua; azalera 5.618,84 metro koadrokoa da. Mugak: iparraldean, Elbarren kalea; mendebaldean, katastroko 2. poligonoko 6. eta 179. lurzatiak; hegoaldean, 2. poligonoko 174. lurzatia; ekialdean, bide publikoa. Lurzatiak bi eraikuntza ditu: Jauregia deritzon etxea, finkako iparraldean dagoena, eta nekazaritzako biltegi bat, finkako hegoaldean kokatua.

Honen bidez, egun honetako ebazpenean erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2013ko urriaren 10ean.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1314357