212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 122/2013 hitzezko judizioa (250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Partez baiesten dut Julio Gilberto Sanmartin Sanmartinek jarritako demanda, eta, horrenbestez, Ecaterina Petrovits kondenatzen dut, auzi-ihesean baitago, demandatzaileari 1.380,00 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta. Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordainduko ditu.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Ecaterina Petrovitsi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urriaren 11n.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1314233