212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 446/2013 prozedura

Amparo Esparza Irigoyen andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken edukieraren soberakina immatrikulatzeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 0000446/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

–Etxebizitza, Lodosako General Franco kaleko 47an kokatua, egun Ancha kaleko 45ean (1. poligonoko 395. lurzatia). Erregistroko 2.249. finka da, eta 79. orrian, 142. liburuan, 2.947. liburukian, 14. inskripzioan dago inskribaturik, Félix Ribon Villa eta María Martínez Ramírez jaun-andreen alde. Bertan 75 metro koadroko edukiera dago jasota, baina errealitatean edukiera handiagoa dauka, goian azaldutakoa, 140,98 metro koadro, alegia.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Lizarran, 2013ko urriaren 14an.–Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1314396