212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 2387/2012 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, mehatxu-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, mehatxu-falta batengatik idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Hartan salatzaile izan da Cristina María Martínez Serrano andrea, eta, salatua, Cleodete Oliveira Santos. Hori horrela, honako hau eman dut, ondokoetan oinarriturik:

Cleodete Oliveira Santos andrea absolbitu egiten dut salaketan egotzi zaizkion egintzetatik, eta prozesuan sortutako kostuak ofizioz ordaintzea dekretatzen dut.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Fiskaltzari, eta ohartarazi ezin izanen dutela inolako errekurtsorik jarri, irmo deklaratu baita judizioaren egintzan.

Eman bedi epai honen lekukotza eta erants bekio auzi honi. Jatorrizkoa epaitegiko Epaien Liburuan erregistratuko da.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Cleodete Oliveira Santosi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2013ko urriaren 7an.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1313865