212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ordenantza fiskala, Ludotekako eta atseden
emateko udal zerbitzua emateko prezio publikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ludotekako eta atseden emateko udal zerbitzua emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala.

Delako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2013ko urriaren 25ean.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1314894