212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

1482. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen udal katastroko 2. unitateko 18. azpieremuko 1482. lurzatiaren xehetasun azterlana, Erkuden Urdaniz Paularenak San Kristobal ingurubideko 308an sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2013ko urriaren 25ean.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

2. UNITATEKO 18. AZPIEREMUKO 1482. LURZATIAREN XEHETASUN AZTERLANA

Xehetasun azterlanaren xedea hau baizik ez da: Zizur Nagusiko (Nafarroa) San Kristobal ingurubideko 308an dagoen higiezinean antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzea edo berriz ere doitzea, oztopo arkitektonikoak kendu ahal izateko.

Hona hemen proposatzen den antolamenduaren xede eta irizpide oinarrizkoak:

–Jarduketa berriaren definizio xehakatuak, bai lerrokadura eta sestrez den bezainbatean bai alderdi fisikoez edo bolumetriaren gainekoez den bezainbatean.

–Oztopo arkitektonikoak kentzeari buruz indarra duen araudira egokitzea.

Iragarkiaren kodea: L1314893