212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

La Fuente karrikan, 1. poligonoko 50. lurzatiaren mendebaldearen ondoan dagoen 38,38 m²-ko lurzati sobrante itxura angeluzuzenekoaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, Emilio Lacabe Vizcayk eskaturik. Hasierako onespena

Ikusirik Tebasko Kontzejuko lurzati sobranteak besterentzeko 2. espedientea, 2009an eta 2010ean tramitatu dena.

Ikusirik 6/90 Foru Legearen 102.1 eta 103.1 artikuluetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 10 eta 12. artikuluetan ezarritakoa.

Ikusirik interesdunaren eskaeraren edukia eta hartara ekarritako dokumentazioarena: lurzati zedula, planoa etab.

–Ikusirik Kontzejuko hirigintzako teknikari Joseba Etxaide Izquierdoren txostena, 13/10/20koa, baita horretarako prestaturiko planoak ere, espazio hau luzarti sobrantetzat hartzearen alde agertzen baita bertan.

Ikusirik Tebasko Kontzejuko lurzati sobranteak besterentzeko 2. espedienteak ukitutako lurzatien balorazio ekonomikoaren txostenaren edukia. Txostena Jose Ignacio Arribas Sánchez goi mailako arkitektoak egin zuen eta espedientea Kontzejuko Batzarrak onetsi zuen 19/10/05ean.

Ikusirik Kontzejuaren aholkulari juridikoaren 13/10/20ko txostenaren edukia eta, bereziki, honen gainean aplikatzekoa den araudiaren eta espedienteari eman beharreko tramitazioaren gaineko atalak.

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea La Fuente karrikan, 1. poligonoko 50. lurzatiaren mendebaldearen ondoan dagoen 38,38 m²-ko lurzati sobrante itxura angeluzuzenekoaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, Emilio Lacabe Vizcayk eskaturik, eta haren tramitazioa egitea.

2. Behar diren iragarkiak argitaratzea Kontzejuaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta hilabeteko jendaurreko epea irekitzea azken argitalpen horretatik hasita, interesdunek alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tebasen, 2013ko urriaren 22an.–Kontzejuko burua, Francisco Rodríguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1314920