212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 3/2013 aldaketa hasiera batean onestea 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean; kreditu transferentzia da, San Adriango Udalaren 2013ko gastuen aurrekontuko funtzio multzo desberdinei dagozkien kontu-sailen artean; hona laburpena, kapituluka:

–Gastuen kapituluak, kreditu transferentziaren bidez finantzatzen direnak, guztira 12.700 euro:

  • 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 11.700 euro.
  • 6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.000 euro.

–Gastuen kapituluak, kredituaren beheititzea dutenak, guztira 12.700 euro:

  • 2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 7.564,68 euro.
  • 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.670,91 euro.
  • 6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 464,51 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan.

San Adrianen, 2013ko urriaren 25ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1314897