212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Martzillako Udal Plan Orokorra. Bigarrenez jendaurrean

Martzillako Udalak, 2013ko urriaren 28an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

–Martzillako Udal Plan Orokorra (dokumentu tramitagarria, 2013ko urrikoa), baita data bereko ingurumen ondorioen azterlana ere, hasiera batean 2011ko maiatzaren 18ko osoko bilkuran onetsi baitzen, berriro jendaurrean edukitzea, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta, behin-behinekoz onetsi aurretik.

Jendaurrean egon bitartean, hau da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetez, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan.

Martzillan, 2013ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1315022