212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Funtzionario bilakatzea

Igantziko Udalak, 2013ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko 19/2013 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, aho batez.

ERABAKI DU:

1.–1. eranskinean agertzen den langilea sartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, adierazirik lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, ondorioak 2013ko ekainaren 30etik aitzina dituela.

2.–Ebazpena jakinaraztea interesdunari eta haren eranskinarekin batera Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

3.–1. eranskinean agertzen den langileak, funtzionario bihurtu denak, orain arteko lanpostuari atxikirik jarraituko du eta jasoko ditu Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan eta hura garatzeko xedapenetan ezarritako funtzionarioendako ordainsariak.

Igantzin, 2013ko urriaren 22an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

I. ERANSKINA

Deiturak eta izena: Jokin Zabaleta Zabaleta. Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Antzinatasuna: 2005eko irailaren 5a (bosturteko 1). Gradua: 2.

Iragarkiaren kodea: L1314889