212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

2014ko Plantilla organikoa. Aldaketaren behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Ergoienako Udalak, aho batez, behin betikoz onetsi du 2014ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 4an.

Ergoienan, 2013ko urriaren 28an.–Alkatea, M.ª Isabel Senar Berastegui.

2014ko Plantilla organikoa

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %23,77. Lanaldi luzapenekoa: %10. Administrazio egoera: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA edo baliokidea.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: administrari ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %57,14. Lanpostuko osagarria: %17,50. Mailako osagarria: %12. Lanaldi luzapenekoa: %5. Egoera administratiboa: jardunean. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA edo baliokidea.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizioa. Lanaldia: %7,14. Lanpostuko osagarria: %11,37. Mailako osagarria: %15. Egoera administratiboa: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Cristina Uribarrena Fernández.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Administrari ofiziala: Iciar Jaca Galarza.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Garbiketako langilea: M.ª Josefa Larraza Huarte.

Iragarkiaren kodea: L1314985