212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2014ko tasak eta karga-tasak

Cabredoko Udalak, 2013ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,70.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko indizea, 2. %15eko karga-tasa.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,1.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratzea.

Tasei dagokienez, erabaki da ekitaldi honetan bezala uztea.

–Udalaren hilerria: Udalaren hilerria arautzen duen ordenantzan ezarritako eskubide eta kuoten arabera (2005eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 3koa).

–Ur tasak:

  • Urteko kanon finkoa: 20 euro.
  • Kontsumituriko m³ bakoitza: 0,17 euro.
  • Urtekoa, estolderiagatik: 10,46 euro.
  • Saneamenduaren kanona: NILSAk 2014ko ekitaldirako onesten dituen tarifak.

–Zabor bilketaren tasak: Zabor bilketaren tasak izanen dira Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilak 2014rako onesten dituenak.

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasa: hura arautzen duen ordenantzaren arabera (2013ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 4koa).

–Hirigintzako tramitazioen tasak: hura arautzen duen ordenantzaren arabera (2013ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 4koa).

Cabredon, 2013ko urriaren 21ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1314896