212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2014. urterako aldaketa Lagunak Udal Zerbitzuaren ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea “Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean” eta “Lagunak Udal Zerbitzuak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretako sarrera, inskripzio edo matrikulen publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean”.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da gutienez ere 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela aitzineko adierazpen zatian adierazitako epean jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Horrek ez du bazter uzten aipatutako ordenantzen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Barañainen, 2013ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1314911