212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2014-2015 ikasturterako aldaketa Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoetan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak ondoko xedapen zatia duen erabakia hartu zuen, 2013ko urriaren 25eko osoko bilkura arruntean; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetako aginduak betez; hona erabakiaren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Espedientean dagoen dokumentazioko proposamenarekin bat etorririk, 2014-2015 ikasturterako aldaketa hasiera batean onestea Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoetan, %1,8ko igoera ekartzen baitu.

Bigarrena.–Aipatu Legearen 325.1.b) artikuluari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunez gutxienez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia paratuta, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da aurreko azalpenean aipatu den jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Laugarrena.–Erabakia Luis Morondo Udal Eskolari eta Kontu-hartzailetza Alorrari jakinaraztea, bai eta espedientera biltzea ere, behar diren ondorioetarako.

Argitara ematen da, aipatu legeak betetzeko.

Barañainen, 2013ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1314910