212. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutu aldatuak: “Asociación del Pequeño Comercio de Navarra”.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan, 2013ko urriaren 25eko 13:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación del Pequeño Comercio de Navarra". Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitate profesionalak hartzen ditu.

Pedro María Larreta Ciordia jauna eta María Concepción González Martínez andrea dira eraketa aktaren lehen bi sinatzaileak.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2013ko urriaren 28an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1314989