4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 334/2013 prozedura
María Asunción Hernández Jiménez andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu den 0000334/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea erregistroko azken titularrari (German Gil Girona) eta egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Hona hemen finkaren deskribapena:
Etxea eta tegia, Cabanillasko Nueva kaleko 7an kokatuta. Berrogeita bost metro koadroko azalera dauka (45 m²), eta tegiak, berriz, ehun eta hirurogeita hamaika metro koadrokoa (171 m²). Hala ere, katastroaren arabera, Juan XXIII kaleko 43an dago eta azalera laurehun eta hogeita hamabost metro koadrokoa da (435 m²). Mugak: sartu eta eskuinetara, León Lamanaren beste bat; ezkerretara, Félix Lópezena; eta atzealdean, herriko larrainak. Oraingo mugak: aurrealdean, kokapeneko kalea; sartu eta eskuinetara, 1. poligonoko 117. lurzatia, María Pilar Paz Ledesma eta Justo Donlo Gracia jaun-andreena; ezkerretara, 1. poligonoko 114. lurzatia, Adrián Vaquero Arguilearena, eta 1. poligonoko 115. lurzatia, María Carmen Coro Alonso Gilena; eta, atzealdean, Ramón y Cajal kalea.
Lurzati zedula. Cabanillasko 1. poligonoko 116. lurzatia.
Inskripzioa: 197. finka, German Gil Girona jaunaren izenean inskribatua, Cabanillasko 10. liburuan, 363. liburukian, 218. orrian.
Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Tuteran, 2013ko urriaren 9an.–Idazkaria, María Asunción Hernández Jiménez.
Iragarkiaren kodea: J1314111