4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Enkante deialdiaren ediktua. 548/2012 prozedura
Nuria Creus Portas andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.
Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra S.C. Limitada de Créditoren izenean eta hori ordezkatuz, 548/2012 hipoteka-betearazpenaren prozedura bideratu da Luis Fernando Arcos Guarochicoren eta Graciela Amparo Timbila Lemaren aurka, eta erabaki da honako ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea:
Hiri finka: familia bakarreko etxebizitza atxikia, Cadreitan, Sancho del Fuerte kaleko 26an. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.410. liburukia, 86. liburua, 177. orria, 4.290. finka.
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 158.000 euro.
Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2013ko abenduaren 10ean, 10:45ean, organo honetan.
Enkantearen baldintzak eta informazioa:
1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.
3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3180000005054812 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau:
Betearazpenpekoak okupatua du, bai eta harekin batera hura erabiltzen dutenek ere.
8. Justizia Ministerioaren enkanteen atarian (http://subastas.mjusticia.es) gune bat sortu da enkante honetarako, eta hartan interesdunen eskura daude informazioa eta agiriak. Jabetza Erregistroko kargen ziurtagiriaren, txostenen eta ezartzen diren bestelako agirien edukia osorik eskuratzeko, beharrezkoa da atarian erabiltzaile gisa erregistratzea.
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpeko alderdiari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta horrela jasota gera dadin, ediktu hau egiten dut.
Tuteran, 2013ko urriaren 15ean.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.
Iragarkiaren kodea: J1314715