4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 1274/2012 prozedura arrunta
Alfonso Perez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria,
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0001274/2012 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Mazhormi, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egin da, 2014ko martxoaren 14an, 11:00etan, Epaitegi honetako 103. judizio-aretoan ager dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2013ko urriaren 9an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1314049