210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1185/2013 prozedura arrunta

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1185/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Tomas Martín Gonzálezi zitazioa egiteko balio izan dezan, 2013ko azaroaren 12ko 10:15ean ager dadin 103. judizio-aretoan (1. solairua) adiskidetze ekitaldia egitera edo, hala badagokio, judizioa, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urriaren 22an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1314811