210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio
Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea

Vianako Udalak ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen 2013ko urriaren 16an egin bilkura arruntean:

“Kontuan harturik Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legea; kontuan harturik 2013ko uztailaren 17ko osoko bilkuran harturiko erabakia; ikusirik bildutako eskaera; aintzat harturik plantilla organikoa eta ikusirik Idazkaritzak egindako txostena.

ERABAKI DA:

1.–Udal honetako lan-kontratudun finko hauen integrazioa erabakitzea: Belén Nuñez Zamora, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutuan.

2.–Funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.

3.–Langile hauei aplikatuko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.

4.–Langile guztiak data berean integratuko dira eta 2013ko uztailaren 1etik izanen du eraginkortasuna.

5.–Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hauek adierazirik: lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, zehazten den eranskinaren arabera.”

Vianan, 2013ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

ERANSKINA

Izen-deiturak: Belén Nuñez Zamora. Lanpostua: administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 2003/09/03. Maila: D. Gradua: 2. Bosturtekoak: 2.

Iragarkiaren kodea: L1314778