2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Bernardino Tirapu karrikako 57an igogailua paratzeko plan berezia. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2013ko urriaren 15ean, erabaki hau hartu zuen:
JOB 15-OCT-13 (3/UV).
Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua eta Planeamendu Zerbitzuko buruaren 2013ko urriaren 3ko txostenari jarraikiz,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea Bernardino Tirapu karrikako 57an igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, M.ª Dionisia Pérez de Zabalza Sarasak sustaturik Bernardino Tirapu karrikako 57ko jabeen elkartearen izenean.
2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.
Iruñean, 2013ko urriaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1314752