2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Merkataritza sektoreko elkarteendako 2013ko diru-laguntzak, banakako ebaluazio araubidean emanak
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2013ko irailaren 5ean:
RAL 5-DIC-12 (1/ET).
Ikusirik espedienteko dokumentazioa,
EBATZI DUT:
1.–Donibaneko, Ermitagañako eta Mendebaldeako Merkatarien Elkartea bere eskaeratik atzera egintzat jotzea, ez baitu eskatutako dokumentazioa aurkeztu.
2.–Iruñeko merkatari elkarteei laguntzak ematea, 2013. urtean merkataritza
sustatzeko jarduerak gauzatu ditzaten merkatarien elkarteei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdian ezarritakoarekin bat. Hona hemen:
–Iruñeko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea: 38.360,92 euro.
–Iruñeko Zabalguneko Merkataritzako, Ostalaritzako eta Zerbitzuetako Enpresarien Elkartea: 17.979,50 euro.
–El Salvador Merkataritza eta Ostalaritzako Elkartea: 1.600,00 euro.
–Iruñeko Martín Azpilcueta Aldeko Merkatarien Elkartea: 8.500,00 euro.
–Iturramako Merkatarien Elkartea: 4.500,00 euro.
–Harakintzako eta Urdaigintzako Enpresarien Probintziako Gremioa: 9.639,94 euro.
3.–Deialdiaren 14. puntuan ezarritakoaren arabera emandako diru-laguntzaren %40 ordaintzeko betebeharra xedatu eta aitortzea, ondoko zerrendan agertzen diren elkarteendako, udal aurrekontuko 80/76120/482090 kontu-sailaren kargura.
–Iruñeko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea: 15.344,37 euro.
–Iruñeko Zabalguneko Merkataritzako, Ostalaritzako eta Zerbitzuetako Enpresarien Elkartea: 7.191,80 euro.
–Iruñeko Martín Azpilcueta Aldeko Merkatarien Elkartea: 3.400,00 euro.
–Iturramako Merkatarien Elkartea: 1.800,00 euro.
–Harakintzako eta Urdaigintzako Enpresarien Probintziako Gremioa: 3.855,97 euro.
4.–Zerrendako zenbatekoak merkatari elkarteendako xedatzea, udal aurrekontuko 80/76120/482090 kontu-sailaren kargura; %100 izanen da El Salvador Merkataritza eta Ostalaritzako Elkarteari emandako diru-laguntzatik, eta %60, gainerako elkarteei 2013. urtean merkataritza
sustatzeko jarduerak gauzatu ditzaten emandakotik.
–Iruñeko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea: 23.016,55 euro.
–Iruñeko Zabalguneko Merkataritzako, Ostalaritzako eta Zerbitzuetako Enpresarien Elkartea: 10.787,70 euro.
–El Salvador Merkataritza eta Ostalaritzako Elkartea: 1.600,00 euro.
–Iruñeko Martín Azpilcueta Aldeko Merkatarien Elkartea: 5.100,00 euro.
–Iturramako Merkatarien Elkartea: 2.700,00 euro.
–Harakintzako eta Urdaigintzako Enpresarien Probintziako Gremioa: 5.783,97 euro.
5.–A-2013000302 dokumentuan sobratzen diren 5.419,64 euroak deuseztatzea, udal aurrekontuko 80/76120/482090 kontu-sailaren kargura, deialdiko gastuei aurre egiteko baimendu zen zenbatekoa 2. puntuan ebatzi denaren arabera doitzeko.
Iruñean, 2013ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1314729