210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Landabengo industrialdean, izen berriak karrikendako
eta zenbaki berriak lurzatiendako

Iruñeko Udaleko alkatetzak, 2013ko urriaren 7an, ebazpen hau eman zuen:

RAL 07-OCT-13 (6/UV).

Landabengo industrialdean karrikei izen berriak eta lurzatiei zenbaki berriak emateko espedientea jendaurrrean egoteko Alkatetzaren 2013ko ekainaren 28ko ebazpenean (4/UV) aurreikusten zen epea iraganik,

EBATZI DUT:

1.–Izenetan doikuntza hauek onestea:

–D karrikako zeharkalea sortu da.

–A karrikako egungo zeharkalea A karrikako 2. zeharkalea izanen da hemendik aitzina.

–A karrikako 1 eta 3. zeharkale berriak izendatu dira.

–Lekuz aldatu da A eta D karriken arteko topalekua, eta B karrikaren pareraino eraman.

Industrialde guztian zenbaki berriak ezarri dira.

2.–Jesús Alzorriz Villanuevari aditzera ematea arazorik ez dagoela erreserbako bertze zenbaki bat uzteko, ohartarazi behar bada ere ezen lurzatia banantzea, gaur egun, ez dagoela onartua.

3.–Iosu Alzorriz Pérezi aditzera ematea, Landabengo Enpresen Elkartearen (Aselan) izenean, kontuan hartu izan direla Aselanek eta Udal honetako bertze alor batzuek erabilitako irizpideak, eta hasierako dokumentuen aldean nabaritzen diren aldeak direla, funtsean, malgutasun handiagoa eta orokorragoa ematearen ondoriozkoak. Orobat aditzera ematen zaio egokia ikusi dela katastroko 1401. lurzatiko lokalei zenbakia ematea, erabilitako irizpidearen ondorioz. Haren arabera, argi eta garbi definituriko lokalek, jarduera independenteak dituztenek, zenbakiak dituzte. Irizpide bera erabili da bertze lurzati batzuetan proposatzen diren zenbakietan, hala nola, errate aldera, 1400.ean, 1527.ean eta 1382.ean.

4.–Arestian aipatu Alkatetzaren ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zen planoa zuzentzea, Jesús Alzórriz Villanuevaren alegazioaren baiespena sartzeko, atzeman den akatsen bat zuzentzeaz aparte.

5.–Ebazpen hau eta plano erantsia argitaratzea, bai Nafarroako Aldizkari Ofizialean bai Herriko Etxeko iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluko eta 59.6 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2013ko urriaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

L1314243_0.pdf

Iragarkiaren kodea: L1314243